Geogebra, izenak dioenez, algebra eta geometria eskola mailan lantzeko software librearen programa da, eta deskargatu egin daiteke dohainik, bi bertsiotan: Java instalaturik baduzu bata, eta bestea Java instalatu gabe baduzu.
Hurrengo gaietan tresna hau erabil dezakezue bektoreak, zuzenen ekuazioak, ariketak, etab... hobeto ulertzeko.
Zuen ikasketetan baliagarria izango zaizuelakoan... ikusi arte!
viernes, 23 de noviembre de 2007
jueves, 8 de noviembre de 2007
Trigonometria ariketak
Trigonometria azterketa prestatzeko, hemen daukazue ariketen emaitzak. Bi fitxategi dira, bakoitza dagokion unitatearena hain zuzen. Zalantzak izatekotan, astelehenean galdetu. Ekin lanari, eta badakizue: Matematika egiten ikasten da, eta ez nola egiten den ikusten. Beraz, ... jardun gogor!
lunes, 15 de octubre de 2007
Trigonometriarako lagungarri izango delakoan...
Definiziotatik abiatuta edozein angeluren sinu, kosinu eta tangente kalkulatzen laguntzeko applet-ak aurkituko duzue Interneten (sakatu bakoitzaren gainean).
Baita 6 funtzioen balioak lortzeko ere, bakoitza bere aldetik zein denak batera, beste lotura honetan, baina bakarrik balio du 0º eta 360º bitarteko angeluentzat.
Edozein angeluren arrazoiak lehen koadrantera laburtuz kalkulatzeko appleta hemen dago.
Azken hori Jesus Gorroñoren webgunearen zati bat da.
Bestalde, ariketak ere egin daitezke, baina sailkatuta daude eta gazteleraz daukazue:
Angelu osagarriak (gazteleraz complementarios)
Angelu betegarriak (gazteleraz suplementarios)
Hirugarren koadrantetik lehen koadrantera pasatzea
Laugarren koadrantetik lehen koadrantera pasatzea
Arrazoi desberdinen arteko oinarrizko erlazioak
Triangelu zuzenen ebazpena: Alde bi ezaguturik eta alde bat eta angelu bat ezaguturik.
Edozein triangeluren ebazpena: Sinuen teoremaz eta kosinuen teoremaz.

domingo, 30 de septiembre de 2007
Edozein triangeluren ebazpena
Triangeluen ebazpenean laguntzeko, Descartes izeneko webean badago gai honi buruzko unitatea. Espero dut klasean azaldu ahal izatea ordenagailuaren laguntzaz nola egiaztatu norberak ebatzitako triangeluak web honetan. Garrantzizkoena, teoria ondo ikastea (formula gutxi batzuk dira: sinuen teoremak eta kosinuen teoremak), kalkulagailua ondo erabiltzea (angeluak gradutan zein gradu, minutu segundotan), eta buruari eragitea (beharrezkoak diren kalkuluak baino ez egiteko).
Gai honetan lau motako triangeluak daudenez, hona hemen kasu bakoitzari dagokion lotura:
I kasua: Hiru aldeak ezagututa
II kasua: Alde bat eta alde horren ondoko bi angeluak ezagututa.
III kasua: Bi alde eta horien arteko angelua ezagututa.
IV kasua: Bi alde eta horietako baten aurreko angelua ezagututa.
OHARRA: Ordenagailuan Java plugin-a egon behar du instalatuta. Ez badaukazu edo ez bada agertzen lotura, sakatu lotura honetan.
Erabilgarria izango zaizuelakoan, agur.

jueves, 20 de septiembre de 2007
Kurtso berri on
Kurtsoari hasiera emateko, hainbat ikaslek Italiaratuko direla eta, ezinbesteko azterketa ondo prestatu ahal dezaten, ondo pasatu eta gero, edo lehenago, haiek nahi duten modura, hona liburuko bigarren unitateko ariketen emaitzak
Ekin lanari, eta ondo ikasi!
Ekin lanari, eta ondo ikasi!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)