domingo, 30 de septiembre de 2007

Edozein triangeluren ebazpena

Triangeluen ebazpenean laguntzeko, Descartes izeneko webean badago gai honi buruzko unitatea. Espero dut klasean azaldu ahal izatea ordenagailuaren laguntzaz nola egiaztatu norberak ebatzitako triangeluak web honetan. Garrantzizkoena, teoria ondo ikastea (formula gutxi batzuk dira: sinuen teoremak eta kosinuen teoremak), kalkulagailua ondo erabiltzea (angeluak gradutan zein gradu, minutu segundotan), eta buruari eragitea (beharrezkoak diren kalkuluak baino ez egiteko).
Gai honetan lau motako triangeluak daudenez, hona hemen kasu bakoitzari dagokion lotura:

I kasua: Hiru aldeak ezagututa
II kasua: Alde bat eta alde horren ondoko bi angeluak ezagututa.
III kasua: Bi alde eta horien arteko angelua ezagututa.
IV kasua: Bi alde eta horietako baten aurreko angelua ezagututa.

OHARRA: Ordenagailuan Java plugin-a egon behar du instalatuta. Ez badaukazu edo ez bada agertzen lotura, sakatu lotura honetan.

Erabilgarria izango zaizuelakoan, agur.

No hay comentarios.: